Iazko edizioa

Lan Mundua

Lana bilatzeko bidea argitzen | Lanbide

Lanpostu berri bat bilatzeak (eta lehenengoak are gehiago) sor ditzakeen zalantzei erantzun emateko, Lanbideko lan-orientatzaileek bide hori ahalik eta erraz eta erosoen izan dadin orientatuko zaituztete, horretarako hainbat gomendio emanez, eta zuen indarguneei zuku gehien ateratzeko moduak azalduz.

Alejandra de Adrián eta Jaione Arin Labideko lan orientatzaileak dira. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua da eta lana bilatzeko prozesuan laguntza eta orientabidea eskaintzen dizu.

Euskal Herrian eginak: Tokian tokikoa sortzen | Ilazki Lili

Euskal sortzaileen gaur egungo bizitzaren hurrenkera egingo digute bi hizlariek. Horretarako, biek zein biek euren esperientzia laburbilduko digute, hauen erronka nagusiak zein diren azpimarratuz. Euren sarean edota inguruan dauden Euskal Herrian eginiko marken inguruan ere solastuko dira, eta azkenik, gogoeta pertsonal bat egin ostean gomendioak emango dizkizuete sortzaile izan nahi duzuon bidea errazteko.

Ilazki Lili BIZIKI markaren atzean dagoen pertsona da, Euskal Herrian bertan sortutako arropa marka bat. Lankideetza eta saretzea gustuko izanik, sortzaileen munduarekiko elkarlanak interesa pizten dio Ilazkiri. DINAGU, Euskal Herriko Emakume Sortzaileen Kolektiboko lantaldearen parte da.

Euskal Herrian eginak: Tokian tokikoa sortzen | Eider Eibar

Euskal sortzaileen gaur egungo bizitzaren hurrenkera egingo digute bi hizlariek. Horretarako, biek zein biek euren esperientzia laburbilduko digute, hauen erronka nagusiak zein diren azpimarratuz. Euren sarean edota inguruan dauden Euskal Herrian eginiko marken inguruan ere solastuko dira, eta azkenik, gogoeta pertsonal bat egin ostean gomendioak emango dizkizuete sortzaile izan nahi duzuon bidea errazteko.

Eider Eibar ilustratzaile bizkaitarra da, batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik ezaguna. Horrez gain, irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan eta diseinuan, besteak beste. Ilustratu dituen liburuen artean, Kartoizko kaja (2016), Errotondan bueltaka (2015), Dragoi urdin bat (2013), Gaua balkoian (2012) edo Pirata Ximon (2012) aurkitzen ditugu, besteak beste.

Genero ikuspegia

Zer esan nahi du gizon izateak? | Ibai Fresnedo

Zer esan nahi du gaur egungo gizartean gizon izateak? Maskulinitateaz hitz egiten hasten garenean, askotan hausnartu ez dugun gaiekin topatzen gara. Orain arte eraikitako ereduek balio digute? Ba al dakigu nola eraiki eredu berriak?

Ibai Fresnedo Hiruki Larroxa Kooperatibako kidea da. Bere ibilbidean transfeminismoa, pedagogia feministak, sexualitatea, indarkeria sexistaren prebentzioa, dinamizazio sozio-politikoa eta hezkuntza herritarra landu ditu.

Hiruki Larroxak “jendarte eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzea bilatzen duen kooperatiba” bezala aurkezten du bere burua eta gaur egungo jendarte ereduan ematen diren botere harremanen testuinguruan harreman parekideak sustatzeko proiektuak garatzen dituzte.

Sarean seguru ligatzen duzu? | Estibaliz Linares

Sare sozialek gure bizitzako gero eta eremu gehiago hartzen dituzte. Ligatzeko orduan ere sare sozialak tresna oso ohikoa zaigu, eta ohikoa ere askotan burura datorkigun galdera: Nola bermatu norberaren segurtasuna ligatzeko aplikazioak erabiltzen ditudanean? Hitzaldi honetan, Estibalitzek emakumeak ligatzeko aplikazioak erabiltzean seguruago sentitzeko gako eta tresnak aurkeztuko dizkigu.

Gizarte Lanetan graduatua da eta Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko Masterra dauka, Deustuko Unibertsitatean eta hainbat ikerketa akademikotan ibili izan da. Bere lan akademikoa prebentzio eta hezkidetza tailerrak ematen konbinatzen du. Bere ikerketa eta espezializazio ildoak nerabezaroa, teknologiak, prebentzioa indarkerian eta hezkidetza dira.

Teknologia eta sare sozialak

Plano analogiko eta digitalean garena | Ane Ortiz

Plano analogiko eta digitalei ematen diegun erabilpena ezberdina dela badakigu. Baina badakigu zein diren hauek ekar ditzaketen ondorioak? Emaizek hitzaldi honetan egoera honetan burujabe izan gaitezen nahi du, hartu ditzakegun ohitura onak zein diren adieraziz.

Ane Ortiz Emaize Sexologia Zentroko lankidea da. Hezkuntzako irakasle ikasketak egin zituen eta emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunean aditua da, hezkuntza espezialitatearekin (EHU).

2011n hasi zen tratu onen eta sexualitatearen inguruko tailerrak eskaintzen Bizkaiko zenbait udalerritan eta ordutik aurrera, EAEko ikastetxeetara bisitak egiten jarraitu du, aniztasunarekiko errespetua sustatzen. Azken urteotan, sare sozialen gaian espezializatu da eta sexualitatea eremu digitalean lantzen duten bi proiektutan parte hartzen du aktikoki: EnREDados eta Emaize 3.0.

Pribatutasuna sarean: Gure datuak zaintzen | Maider Likona

Sarean argitaratzen dugun informazioaren ibilbidea azaletik bakarrik ezagutzen dugu. Zer gertatzen da gure informazioarekin zerbait publiko egiten dugun momentutik? Bermatu al dezakegu gure pribatutasuna mundu digitalean? Hitzaldi honen helburua gure aztarna digitalaren ibilbidea ezagutzea da eta horren aurrean aholku praktikoak jasotzea.

Maider Likonak informatikako ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian. Software librea eta askatasun digitalaren alde lan egiten du eta urteetan software librearen erabilera sustatzen ibili da. Ibilbide honetan, GISA, Gipuzkoako Software Askea Elkartea, sortu du.

Menua