Erantzunak

LAN MUNDUA

Galdera: Lana bilatzeko estrategietako bat CV egokia aurkeztea izango litzateke. Nolakoa izan behar da? 

Erantzuna: Lehenik eta behin garrantzitsua da argi edukitzea ez dagoela CV eredu bakarra. Hala ere, badaude gomendio orokor batzuk CV egoki bat prestatzeko, hala nola, edukia lanpostura egokitzea edota hautagaiaren indarguneak nabarmentzea. Jarraian, kontuan izateko bost gomendio:

  1. Zure CVa enpresaren itxaropenetara egokitzea.
  2. Lanpostu bakoitzean egindako funtzioak deskribatzea.
  3. Zure indarguneak nabarmentzea.
  4. Aurkezpen gutuna zaintzea.
  5. Zure CVa arretaz irakurtzea eta besteen iritzia jasotzea.

Azkenik, gogoratu interneten eredu eta informazio lagungarri asko aurkitu dezakezula. Jarraian, esteka lagungarri batzuk aurkituko dituzu:

Menua