Maider Likona

Maider Likonak informatikako ingeniaritza ikasketak egin zituen Donostian. Software librea eta askatasun digitalaren alde lan egiten du eta urteetan software librearen erabilera sustatzen ibili da. Ibilbide honetan, GISA, Gipuzkoako Software Askea Elkartea, sortu du.

Eskainiko digun hitzaldiaren inguruan: Sarean argitaratzen dugun informazioaren ibilbidea azaletik bakarrik ezagutzen dugu. Zer gertatzen da gure informazioarekin zerbait publiko egiten dugun momentutik? Bermatu al dezakegu gure pribatutasuna mundu digitalean? Hitzaldi honen helburua gure aztarna digitalaren ibilbidea ezagutzea da eta horren aurrean aholku praktikoak jasotzea.

Menua