Ibai Fresnedo

Ibai Fresnedo Hiruki Larroxa Kooperatibako kidea da. Bere ibilbidean transfeminismoa, pedagogia feministak, sexualitatea, indarkeria sexistaren prebentzioa, dinamizazio sozio-politikoa eta hezkuntza herritarra landu ditu.

Hiruki Larroxak “jendarte eraldaketarako pentsamendu kritikoa sustatzea bilatzen duen kooperatiba” bezala aurkezten du bere burua eta gaur egungo jendarte ereduan ematen diren botere harremanen testuinguruan harreman parekideak sustatzeko proiektuak garatzen dituzte.

Eskainiko digun hitzaldiaren inguruan: Zer esan nahi du gaur egungo gizartean gizon izateak? Maskulinitateaz hitz egiten hasten garenean, askotan hausnartu ez dugun gaiekin topatzen gara. Orain arte eraikitako ereduek balio digute? Ba al dakigu nola eraiki eredu berriak?

Menua