Estibaliz Linares

Gizarte Lanetan graduatua da eta Emakumeen aurkako Indarkerian Esku Hartzeko Masterra dauka, Deustuko Unibertsitatean eta hainbat ikerketa akademikotan ibili izan da. Bere lan akademikoa prebentzio eta hezkidetza tailerrak ematen konbinatzen du. Bere ikerketa eta espezializazio ildoak nerabezaroa, teknologiak, prebentzioa indarkerian eta hezkidetza dira.

Eskainiko digun hitzaldiaren inguruan: Sare sozialek gure bizitzako gero eta eremu gehiago hartzen dituzte. Ligatzeko orduan ere sare sozialak tresna oso ohikoa zaigu, eta ohikoa ere askotan burura datorkigun galdera: Nola bermatu norberaren segurtasuna ligatzeko aplikazioak erabiltzen ditudanean? Hitzaldi honetan, Estibalitzek emakumeak ligatzeko aplikazioak erabiltzean seguruago sentitzeko gako eta tresnak aurkeztuko dizkigu.

Menua