Eider Eibar

Eider Eibar ilustratzaile bizkaitarra da, batez ere Euskal Haur eta Gazte Literaturan egin duen lanagatik ezaguna. Horrez gain, irudigintzaren beste zenbait esparrutan ere ibili da: animazioan eta diseinuan, besteak beste.

Ilustratu dituen liburuen artean, Kartoizko kaja (2016), Errotondan bueltaka (2015), Dragoi urdin bat (2013), Gaua balkoian (2012) edo Pirata Ximon (2012) aurkitzen ditugu, besteak beste.

Eskainiko digun hitzaldiaren inguruan: Euskal sortzaileen gaur egungo bizitzaren hurrenkera egingo digute bi hizlariek. Horretarako, biek zein biek euren esperientzia laburbilduko digute, hauen erronka nagusiak zein diren azpimarratuz. Euren sarean edota inguruan dauden Euskal Herrian eginiko marken inguruan ere solastuko dira, eta azkenik, gogoeta pertsonal bat egin ostean gomendioak emango dizkizuete sortzaile izan nahi duzuon bidea errazteko.

Menua