Tomas Lizarazu

2020an Bulego taldeak bere lehenengo abestia atera zuenetik, taldearen arrakasta handitu besterik ez da egin. Taldeko abeslari Tomasek bidaia hau nola bizi duen kontatuko digu. Nola gogoratzen du hasiera? Nolakoa izan da ibilbidea? Zer behar da musika talde bat sortzeko?
Orokorrean, taldearen musikak oraina bizitzearen garrantzia transmititzen duela esan genezake, izan une zoriontsu bat, une triste bat edo une nostalgiko bat. Musika mundua ulertzeko eta bertan norbera adierazteko modua da eta, horregatik, aukera polita izango da letren azpian dauden balioei buruz hitz egiteko.

—–

Tomas Lizarazu Bulego taldeko ahotsa eta gitarra da. Musikarako zaletasuna txikitatik datorkio. 14 urterekin lehenengo gitarra oparitu zioten eta orduan, mundu berri bat ireki zitzaion. Nolabait orduan hasi zen musika bere erara interpretatzen.

Bulego taldea publikoki aurkeztu eta bete-betean harrapatu zien pandemiak. Haien esku zegoen guztia egin zuten, egoerak ahalbidetzen zuen horretara egokitu eta etengabe gauza berriak sortuz. Orain arte jaso duten erantzuna ezin hobea izan da, eta hilabete haietan guztietan egunero egindako lanaren emaitza.

Menua