Lur Errekondo

‘Naufragoak’ ETB1eko abenturazko saio berria aurkeztu zuen urte amaieran, eta orain Julian Iantziren ondoan astelehenero ikus dezakegu ‘El Conquistador del fin del mundo’ saioan.
Baina telebistarekin batera kirola ere egon da beti. Goi mailako eskubaloian urteak eman ondoren, lesioek eskubaloia uztera behartu zuten Lur Errekondo, eta harri-jasotzera jauzia egin zuen profesional gisa lehiatzeko. Zer bizipen utzi dizkio kirolak? Kirolaren mundutik bizitzea posible ote da? Lesionatu ondoren, zer garrantzi hartu zuen ikasketak izatea? Kirolak telebista munduan zer aukera eman dizkio?
Lur Errekondok galdera hauek eta gehiago erantzungo ditu.

—–

Ofizioz Gizarte Hezitzailea da eta Gizarte Langilea izateko ikasten ari da orain. Lurren bizitza kirolarekin egon da lotuta beti. Gurasoen bidea jarraituta, goi mailako eskubaloian aritu zen urtez, baina lesioek behartuta eskubaloia alde batera utzi behar izan zuen. Harrien munduan murgilduta dabil orain jo eta su.

Eskura etorritako aukerei heltzea gustatzen zaionez Naufragoak abentura saioko aurkezle izan da eta egun “El Conquis” reality ezaguna aurkezten du.

Menua