Lander Unzueta

Ba al dago inor Youtube-n edo Twitch-en streamer edo gamerren bat jarraitzen ez duena? Seguruenik oso gutxi egongo dira.
Urte gutxitan, Youtube eta Twitch gehien erabilitako plataformak bihurtu dira, batez ere gazteen artean. Gero eta gehiago, gure erreferenteak plataforma hauetan dauzkagu eta gero eta gazte gehiagok izan nahi du youtuber edo streamer.
Baina, zer behar da streamer izateko? Zer baliabide ditugu eskura? Zeintzuk dira bideojokoen alderdi on eta txarrak? Streaming-ak egitetik bizi daiteke? Nor hobeto, mundu honetan lan egiten duen pertsona bat baino, galdera hauei erantzuteko.

—–

Lander Unzueta streamer-a eta Game Erauntsiko kidea da.

Kazetaria eta bideojokozalea, NES kontsolako Super Mario Bros. 3-rekin murgildu zen mundu honetan eta Nintendo-ren jarraitzaile sutsua da.

2020. urtean Game Erauntsia Euskal Bideojokozaleen Elkartearekin bat egin zuen. Twitch bidez eskaintzen den Naiz Irratiaren saioan zein zuzenekoetan, txapelketetan, tailerretan, hitzaldietan nahiz era guztietako ekitaldietan parte hartzen du.

Bukatzeko, hainbat bideojoko euskaratzeaz arduratu da: Super Mario 64, Mario Kart 8 Deluxe, Clone Hero eta beste zenbait titulu gure mintzairan jokatzeko itzulpena gauzatu du kazetariak.

Menua