“Aittu! … eta esperientziak ezagutu” 16-30 urte bitarteko gazteei zuzendutako hitzaldien multzoa da.
Hitzaldi hauen helburua gazteentzat interesgarriak diren gaiak mahai gainean jartzea da, gazteak inspiratzeko helburuarekin.
“Helburua gazteei proposatzen zaizkien gaietan sakontzeko aukera ematea da, ekintzaren abiapuntuta izatea, ondoren gazteak modu proaktibo batean beraien ibilbidea egiten hasi daitezen”
Gaiak beraientzat erreferente diren pertsonen bidez jorratzen dira, online solasaldi bat sortuz.
Aurtengo edizioak 10-15 minutuko hiru hitzaldi jasoko ditu, hurrengo gaien inguruan:
Gaming eta streaming-a; kirola; eta musika.